2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

POP-a

POP GENEROA

Pop-a XX. mendeko 50. hamarkadan, AEB eta Erresuma Batuan sortutako musika mota da. Publiko zabalarentzako egina, komertziala eta itsaskorra da. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak normalean gai sinpleetaz mintzo dira, maitasunari buruz askotan.
Gaur egun gehien entzuten den generoa da eta honako hauek dira talderik ospetsuenak:


Lady Gaga: Abeslari, musikagile eta DJ Estatubatuarra da. Hogei urterekin hasi zen musika egiten eta osotara hiru diska argitaratu ditu: 
The Fame (2008) 
The Fame Monster (2009) 
Born This Way (2011)







Bruno Mars: Nahiz eta Hawai-en jaio kantautore eta musika produktore estatubatuarra da. Bi urte zituela hasi zen musikaren munduan gaur arte. 
Doo-Wops & Hooligans (2010)
Unorthodox Jukebox (2012)










Britney Spears: Pop abeslari, aktore eta dantzari estatubatuarra da. Hamaika urterekin sartu zen musikaren munduan.
1999: ...Baby One More Time
 2000: Oops!... I Did It Again
2001: Britney
2003: In the Zone
2004: Greatest Hits: My Prerogative
2005: B in the Mix: The Remixes
2007: Blackout
2008: Circus
2009: The Singles Colletion
2011: Femme Fatale


 SKA

Ska jamaikar jatorriko musika estiloa da, 1950 hamarkadako sound systemetan sortua. Talde ospetsuenak: 

Skalariak 1994. urtean Nafarroa garaian sortutako ska musika taldea da. Juantxo eta Peio anaiak izan ziren bandaren sortzaile. Beren lan eta abestietan euskara eta gaztelania erabiltzen dute, eta, taldea nabarmentzen duen musika mota ska bada ere, beste hainbat doinuz ere baliatzen dira, hala nola punkaz eta reggaeaz. 2008an geldiunea egin zuten beren ibilbidean; urte horretaraino, sei disko kaleratu zituzten, eta Espainian, Europan eta Ameriketan zehar birak egin zituzten.
PUNK

Punk musika establishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendua da, rock musikaren adar baten sortzailea: punk-rock delakoa. A.E.B eta Erresuma Batuan 1974-1975ean sortua. The Ramones, The Sex Pistols, The Damned, Patti Smith edo The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika taldeak.
 


Sex Pistols punk musika taldea zen, Londresen 1975ean sortua. Mugimendu punka jarri zuten abian Erresuma Batuan, eta rock musikari andanaren eredua izan dira, nahiz eta haien ibilaldi profesionalak bi urte eta erdi baino ez iraun, eta 4 single eta estudio album bakarra sortu (Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols)
REGGAE- A

Reaggae jamaikar jatorriko musika generoa da, Skaren eta rockstadyaren hurrengokoa. Rastafari mugimenduari oso lotuta dagoen musika da.

Bob Marley jamaikar kantari eta konpositorea izan zen. The Wailers (1964–1974) eta Bob Marley eta The Wailers (1974–1981) ska, rocksteady eta reggae taldeetako kantari, gitarra-jotzaile eta konpositore nagusia izan zen. Reggae musikari ezagunena izaten jarraitzen du, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutaraziz
ROCK- A

Rock musika XX. mendeko bigarren erdian sortutako musika mota da. Ahots-melodia, gitarra elektrikoak, baxuak eta normalean erritmo markatuko bateria dira genero hau eratzeko jogailu arruntak. Teklatuak eta sintetizatzaileAK ohikoak dira rock musikaren hainbat azpigenerotan, baita haize-instrumentuak rockaren lehen urteetan. Rock musika estiloa oso zabala da, eta muga lausoak ditu. Soul edo funk generoak ere batzuetan lotzen zaizkio rockari. Rock and Roll hitza genero honen hasierako musikari bakarrik deitzen zaio, rock hitzarekin genero musikalaren historia guztiari deitzen zaiolarik.

Green Day A.E.B Punk-Rock musika talde bat da. 1987. urtean sortu zen |Berkeley-en (Kalifornia). Billie Joe Armstrong eta Mike Dirnt sortu zuten taldea; baina urte bat geroago John Kiffmeyer batu zitzaien.

2014(e)ko martxoaren 25(a), asteartea

ONGI ETORRI IRAKURLE MAITEAK. 

 Une honetarako, musika aukeratu dugu eta egunero bezala informazio anitza eskeiniko dizuegu. Musika genero ezberdinak landuko ditugu, ez bakarrik ikasteko, baizik eta musikaz gozatzeko ere.